XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ama, zenbat denbora da Polonioren zirkua Urira etorri dala?.

- lru aste izango dira - erantzun dio Idoia amak - Zer bada?.

- Eta zenbat aste dira Pinto palta zaigula?.

- Laster iru aste izango dira....

- Orra ba! - Mirenek detektibe ispillua jaso du.

- Polonioren zirkua Barrenkaletik igaro zanean, antxe geunden Jabi eta biok Pinto txakurrrarekin.

Ez al da ala, Jabi?.

- Bai, alaxe da - susmotan sartu da Jabi ere.

- Ertzaiñari esan bear diozue orduan - erabaki du ama Idoiak -.

Bera arduratu dedilla.

Gerok joango gera, ama, Polonio orrengana - alkar artu dute Jabik eta Mirenek.

Miren eta Jabi joan bai, Polonioren zirkura joan dira.

Ate aurrean daude, baiña ez diete barrura sartzen uzten.

Pinto txakurra aipatu diote atezaiari.

Atezaiak katamotz ikaragarrien kaiolak erakutsi dizkie, bildurrez atzera egin dezaten.

Jabi eta Miren ez dira orregatik ikaratu.

Berena dana eskatzen jarraitu dute.